1996
(1) Bertso hauetxek abes ditzagun
hartu dezagun papera
Sagardo Biran parte hartzen dugu
talde handia hemen gera
benga, presta zaitezte
ez hasi denbora eske
goazen denok abestera
nahiz ta sabela hutsik eduki
kantatzea posible da
(2) Hirugarrengo Sagardo Bira
ospatzen dugu guk aurten
sagardotegiz sagardotegi
hamabostero bederen
'Txotx txotx' dio jabeak
hemen kupel hobeak
denok korrika, goazen!
Matxokundeko pizti horiek
dena bukatu baino lehen
(3) Basoa eskutan dudan honetan (Elegido para la camiseta
ezin dezaket nik ahaz de la III Sagardo Bira)
barruan duen likido hori
geratzen ari zait eskas ¿quieres escuchar a Jon Mikel cantarlo?
ai oi mama epela
bete nire sabela El 15-4-1996 conseguimos que un PC con SoundBlaster16 cantara
pake eta umoreaz este bertso. Y en marzo de 2011 (casi 15 años después) se consiguió
gaur bertan biok izango gara volver a ejecutar el programa y obtener la grabación
sutsuki elkar maiteaz
(4) Makailo opilak iritsi orduko
horrenbesterako ez baden
batzuk mahaira hurbilduz dena
hasi dira deboratzen
lasai utzi itzazu
eginzaidazu kasu
utzidazu esplikatzen
batzuk 'okelik' ez dute jaten
ez kalen eta ez etxen
(5) Hurrengo txandan dator okela
ea noiz dakarkiguten
mahai inguruan zain jartzen gara
sai zahar talde bat baikinen
tori puska txitxia
behintzat ez da txikia
Edu, hezurra ez da jaten
Yankilandiatik etorri ondoren
a ze gosea dakarren!
(6) Eta azkenik postrearen txanda
horren zain da gure tropa
nahiz ta menbrillo falta ez izan
hemen soberan dago-ta
intxaurrak kriski kraska
Idiazabalgo gazta
txakurrari ezer ez bota
beste inortxok eskatu aurretik
Goyok hartuko dik eta.
(7) Bertso honekin iritsi zaigu
gaua agurtzeko parada
kafea hartzeko behintzat bagoaz
orain Astigarragara
Gora Sagardo Bira!
kupelen kalejira
gaurkoaren amaia da
hamabost egun barru berriro
denok elkartuko gara